XXVI. Futbol Txapelketa 2005

 

Izen Emate Orria | Azala | Foroa | Arautegia

 

ARAUTEGIA

BEKAUSE/KOZEN   Ordizia 2010

 

Arautegi hau 2010. urtean idatzia izan da Bekause/Kozen taldeen ardurapean. 2004.urtean Urbitarte/Wispak taldeek idatzitakoan oinarrituta dago.

 

0-) TXAPELKETAKO ANTOLATZAILEA AUKERATZEKO ARAUA:

 

*Futbol taldeak bi multzotan banatuko dira ondorengo irizpideak kontutan hartuta:

 

23urte baino gutxiago EDO inoiz ez badute antolatu => Hasiberrien multzoan.

23urte baino gehiago ETA gutxienez behin antolatuta => Beteranoen multzoan.

 

*Bi multzoetan txapelketa antolatu gabe daramatzaten urteak kontatuko dira. Kontaketa txapelketa zelai berrian jokatzen hasi zenetik egingo da.

 

*Urteroko zozketa egiteko ondorengo irizpideak hartuko dira kontutan:

 

            -Lehenengo aldiz parte hartzen duten ekipoek ezingo dute antolatu.

 

-Hasiberrien multzoan ez badago talderik, beteranoen multzotik aukeratuko dira bi taldeak.

 

-Bi futbol talde fusionatzen badira, bietatik antolatu gabe urte kopuru gehien eramaten dituenaren datuak aukeratuko dira.

 

-Futbol talde batek izena aldatzen badu, aurreko urteko antolatzaileen esku geratuko da erabakitzea ea talde berri bat den, edo aurreko talde berdina den. Honen arabera ezarriko zaio antolatze aldi kopurua.

 

*Hasi berrien multzotik, urte gehien eramaten dituena aukeratuko da eta beteranoen artetik, antolatu gabe urte gehien eramaten dituena. Berdinketarenbat balego, ekipo hauen artean egingo da zozketa.

 

 

HASIBERRIAK

BETERANOAK

Talde izena

Urteak antolatu gabe

Kozen

1

Txindoki

0

Emaneurre

0

Zer diau

0

Totzi

0

Rockus

0

Km39

0

Talde izena

Urteak antolatu gabe

Perla

1

Urbitarte

1

Downtown

1

Arkaitza

1

Irrintzi

1

Yatike

1

Bekause

1

Matxain

0

BH

0

 

 

 

1-) IZEN-EMATEA:

 

1.      Ekipo bakoitza gehienez 18 jokalariz osatua egongo da.

2.     Txapelketaren hasieran, antolatzaileei eman beharko zaie ekipoa osatzen duten pertsonen izen abizenak. Izenemate orrian jokalari guztien izen abizenak agertuko dira, nongoak diren eta federatuak diren ala ez. Arduradunaren kontakturako telefonoa eta e-mail helbidea ere bai.

 

3.     Txapelketan parte hartu ahal izateko talde bakoitzak 400 euro jarri beharko ditu. Horietatik 60 fidantza moduan erabiliko dira. Hauek txapelketan zehar talde bakoitzak jasandako zigorrak betetzeko erabiliko da. Zigorrik ezean dirua azken eguneko bazkarian itzuliko da.

 

4.     Dirua Euskadiko Kutxan ireki dugun kontu korronte zenbakian sartu beharko da eta ordainagiria martxoaren 24a baino lehen antolatzaileei eman beharko zaie. Data hori pasatuta talderen batek ez balu ordainagirik emango antolakuntzak zigorra ezarriko lioke talde horri (txapelketatik kanpo geratuko litzateke). EUSKADIKO KUTXA: 2101 0073 16 0127272979. Ordainketa egiterakoan talde bakoitzaren izena jarri kontzeptu gisa.

 

5.     Izena ematerako orduan gogoan izan derrigorrezko baldintza batzuk bete behar direla: Ordizian erroldatua egotea edota kanpokoa izanda ere koadrila Ordiziakoa izatea eta beraiekin jokatzea. Hauetaz gain talde bakoitzak baldintza hauek betetzen ez dituen 3 jokalari izan ditzake, beti ere futbolean federatu gabeak badira. Ordizian erroldatuta eta futbolean federatuta dauden 3 jokalari bakarrik inskribatu ahalko dira talde bakoitzean (2011-tik aurrera).

 

6.      Ekiporen batek 18 jokalari baino gutxiago baditu, eta jokalari berriren bat inskribatu nahi badu, bilera egunean antolatzaileei jakinarazi beharko die asteburu horretan jokatu nahi badu. Bilera egunetik kanpo ezin izango da inor inskribatu. Bileran inskribatu ez den jokalari batek asteburu horretan jokatuko balu partidua galdutzat emango zaio bere taldeari (izan den emaitza mantenduz partidua galdu baldin badu eta 1-0 eko emaitzarekin bestela).

7.      Ekiporen batek 18 jokalari baino gutxiago baditu, 18 jokalari izan arte inskribapenak egiteko eskubidea izango du, txapelketaren hasieratik ondoren zehaztuko den data zehatz baterarte.

 

8.      Jokalari batek ez badu minutu bat bera ere jokatu, hau aldatzeko eskubidea egongo da beti ere ondoren zehaztuko den data baino lehen. Kasu honetatik aparte ezingo da inongo jokalari aldaketarik egin ez eta bajarik eman. 

9.      Inskribapenak, txapelketaren hasieratik, final zortzirenetako lehen partidua jolastu behar den asteburuaren aurreko asteazkenerarte (bilera egunean) egin ahal izango dira.

10.  Final zortzirenetako lehen asteburuaren aurreko asteazkeneko bileran, geratzen diren 8 taldeek partaideen lista definitiboa entregatu beharko dute. Data honetatik aurrera, ezin izango da inor gehiago inskribatu 18 baino gutxiago diren ekipoen kasuan, hau da, entregaturiko listetan (ekipoko partaideak jasotzen dituen lista) ezingo da inongo aldaketarik egin.

 

 

 

 

2-)JOKO-LEGEAK:

·        Partidek 80 minutuko iraupena izango dute (40 minutuko 2 zati). Tartean 10 minutuko atsedenaldia izango da.

·        Partida irabaziz gero 3 puntu eta berdinduz gero puntu 1.

·        Talde bereko jokalari guztiek kolore bereko kamiseta eraman beharko dute. Partida batean bi taldek kolore bereko kamiseta izanez gero, aurretiko zozketa egin ondoren, batek “peto”a jantzi beharko du soinean.

·        Tako aldagarriak dituzten oinetakoekin jokatzea debekatua dago.

·        Partidua hasteko talde bakoitzeko 8 jokalari egotea ezinbestekoa izango da. Horrela ez balitz 15 minutu itxarongo dira taldekideren bat agertu eta neurketari hasiera emateko.

·        Aipatutako tarte horretan talderen batek ez baditu 8 jokalari, ez da partidarik jokatuko eta antolatzaileek zigorra ezarriko diote talde horri (3 puntu gutxiago). Zigorra errepikatzen bada talde hori txapelketatik egotzia izango da.

·        Partida bakoitzean nahi adina aldaketa egingo dira, hau da, 7 aldaketa egin daitezke. Aldatua izan den jokalariak ezingo du berriro zelaira itzuli.

·        Atezaina aldatzeko aukera bakarra atsedenaldian izango da,egozketa edota lesio kasuetan izan ezik. Kasu hauetan momentuan bertan aldatuko da.

·        Goleatzaile nagusia eta “Zamora” sarirako txapelketa guztian zehar lortu eta jasotako golak hartuko dira kontuan.

·        Atezainari baloia hankaz pasaz gero eta honek eskuz hartu, zigorra izango da (buru edo bularrarekin balio du). Alboko saketik baloia iritsiz gero ere atezainak ezingo du baloia eskuz hartu.

·        Atezainak eskuartean ezin izango du baloia 10 segundo baina gehiagoz eduki.

·        2 talde edo gehiagok berdinduta bukatzen badute liga; lehendabizi, beraien arteko emaitzak hartuko dira kontuan, gero golen diferentzia, aldeko golak eta azkenik txartelak.

 

3-) MARKAKETA:

 

·        Markaketaren ardura duen taldeak lehen neurketa hasi aurretik gutxienez 5 lagun beharko ditu zelaian. Batek epaile lanak egingo ditu, beste bik marrazainena eta gainontzekoek baloiak jasoko dituzte.

·        Beroketarako talde bakoitzari bina baloi utziko zaizkie. Partidua hasi baino lehenago talde bakoitzak baloiak markatzaileei itzuli beharko dizkie. Beroketa denbora horretan baloien bat galtzen bada, talde horren erantzunkizuna izango da. Aldiz partidua jokatzen den bitartean galtzen bada markatzaileen erantzukizuna izango da. Baloi bat desagertzen bada, bere erantzuleek beste baloi berdin bat erosi beharko dute. Hau egiten ez badute antolakuntzak erosiko du baloi bat eta kostea talde erantzuleak ordainduko du multa bezela.

·        Talde guztiek egin beharko dute lan hau gutxienez behin. Talderen bat aurkeztuko ez balitz antolatzaileek zigor larritzat hartuko lukete hau eta behar bezalako neurriak hartu (txapelketatik kanpo gera daitezke).

 

4-) ZIGORRAK:

 

·        Jokalari batek txapelketan zehar 3 txartel hori edo gorri bat jaso ezkero ezingo du hurrengo partida jokatu.

·        Txartel gorriaren kasuan, zergatiak aztertu ondoren, zigorra partida gehiagotara luza dezakete.

·        Talderen bat txapelketatik egotzia gertatzen bada, ordura arteko emaitzak kontuan hartuko dira. Hortik aurrera, talde horren aurka jokatu behar duten taldeek “1-0”ko emaitzarekin irabaziko dute neurketa eta gol horrek ez du goleatzaile nagusiaren sarirako baliorik izango.

·        Diru zigorrak honakoak izango dira:

-         Txartel horia: 5 euro

-         Txartel gorria: 10 euro

-         Jokalari bat gutxiago jokatzera: 15 euro

-         Jokalari bat gutxiago markatzera: 15 euro

 

5-)ANTOLAKUNTZA:

 

·        Antolatzaileak asteazkenero elkartuko dira Beti Alai pilotalekuko bulegoetan arratsaldeko 7:30ean. Bertan asteburuko neurketak eta ordutegiak zehaztuko dira. Hasiera batean ez da neurketa atzerapenik onartuko (ezkontzen kasuan eta ez-ohiko kasuetan izan ezik). Dena den, egunen batekin arazorik balego aste horretako asteazkenerako antolatzaileek jakinaren gainean egon beharko dute.

·        Bi talde ados jartzen badira partidua atzeratzen, antolakuntzak partidua hurrengo jardunaldira pasko du. Jardunaldi bakoitzean multzo batek jolasten duenez, atzeratua izan den partidu honek lehentasuna galduko du ordua aukeratzerakoan, eta besteek utzitako tarteren bat aukeratu beharko du.

·        Talde batek lehen aipaturiko arrazoi sendu batengatik partidua atzeratzen badu, bere aurka jokatzen duen taldeak aukeratuko du zein ordutan jokatu nahi duen, eta beste multzoko taldeek duten lehentasun berdina izango du.

·        Antolatzaileak ez dira arduratuko txapelketan zehar gerta daitezkeen min edota lesioekin. Dena den, neurketetarako botikin bat izango da.

·        Talderen bat partidaren batera agertzen ez bada antolatzaileek zigorra ezarriko diote talde horri (3 puntu gutxiago). Zigorra errepikatzen bada talde hori txapelketatik egotzia izango da.

·        Web orria martxan izango da www.ordizia.org/txapelketa helbidean. Antolatzaileek konpromisoa hartu dute ostegunerako web orria eguneratua izateko. Bertan asteburuko emaitzak, sailkapenak, neurketak eta abar ipiniko dira. Foroa ere izango da nahi duenak txapelketarekin zer ikusia duena idatz dezan.

·        Web orriaz gain, kartelak ere jarriko dira ohiko lekuetan asteburuko neurketak iragarriz. El Diario Vasco-ko kronikara ere bidaliko da informazioa.

·        Antolatzaileek hartutako erabaki guztiak mugiezinak izango dira.

·        Arautegian edonolako aportazio edo aldaketa bat egiteko, proposamena bilerara eraman beharko da. Proposamena talde guztiei garbi azaldu ondoren bozketara eramango da. Gehiengoak alde bozkatu ezkero arduradunek arautegian islatu beharko dute guztion artean onartutako arau berria.

·        Arautegian agertzen ez denaz antolatzaileak arduratuko dira.